2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Superman, Krypton planetan jaio zen, Kal-El izenarekin. Bere benetako gurasoak Jor-El eta Lara Lor-Van ziren. Kal-El ia jaioberria zela, bere gurasoek, espaziuntzi batean sartu zuten. Izan ere, Krypton planeta, eztanda egitear zegoen, Kal-Elen gurasoek, euren semea espaziuntzian sartu zutenean. Zorionez, planetak eztanda egin aurretik ihes egin ahal izan zuen Kal-Elek. Eztandaren ondorioz, planeta txiki-txiki egina geratu zen. Planetaren zati horiek, kryptonita mineral erradiaktiboa eratu zuten. Halako batean, bidaia luze baten ondoren, Kal-El Lur planetara iritsi zen, bere untziak, landetxe batetik gertu lur hartuz, meteorito jasa egon zen egun batean.

Meteorito jasa amaitu zenean, landetxe hartan bizi zirenak, Jonathan Kent etaMartha Kent espaziuntzia lurreratu zen tokira heldu ziren. Eta barruan, ume txiki bat aurkitzen zela ikusi zuten. Kent bikoteak, ezin zuen haur propiorik izan. Horregatik, Kal-El hartu zuten semetzat. Bikote honek, Clark izena jarri zion. Denborarekin, heltzen ari zihoan heinean, bere botere bereziak zeintzuk ziren nabaritzen hasi zen. Gaztaroan Superboy izena hartu zuen. Helduaroan, Clark Kent, Daily Planet egunkarian lanean hasi zen. Bertan, denborarekin Lois Lane kazetariaz maitemindu zen. Garairako, bere botereak kontrolatzen bazekien. Eta mundu guztiaren aurrean, bere benetako izaera gorde behar izaten zuen. Helduaroan, jada Superman gisa, bere areriorik ohikoena, Lex Luthor izan zen. Kryptonita, batez ere berde kolorekoa, oso kaltegarria zen Supermanentzat, bere botereak ahultzen baitzituen, hiltzeko punturaino. Lex Luthorrek berak erabiliko zuen, hainbat alditan, Supermanen aurka, hatzamar batean zuen eraztunaren bidez. Helduaroan, Metropolisen bizi da.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina