2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Dortoka

Dortoka



Dortokak narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edokartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.

Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 214 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrastizaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.

Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortokaesaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.

Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) aireaarnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.


0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina