2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Joseba Etxeberria

Joseba Etxeberria Lizardi (Elgoibar, 1977ko irailaren 5a - ) euskal futbolari ohia da, Athletic Clubean jokatzen zuena. Gaur egun Athletic-eko Jubenil B taldeko entrenatzailea da.

Errealeko kategoria inferioretan jolasten hasi zen 1994. arte, lehenengo talde deitu zionean. Espainiako sub-20 selekzioan jolastu zuen Catarren. Hamazazpi urterekin, Athleticek erosi zuen 550 milioi pesetagatik. Athleticen, 514 partidu jokatu ditu eta 104 gol sartu ditu.

Athletic Clubean hamabost urte luze arrakastatsu ondoren, hamaseigarren urtea debalde jokatu zuen taldeari dion maitasuna eta eskertzeagatik. 2010eko maiatzaren 15ean utzi zuen futbol profesionala bere bizitzako taldearekin, Deportivo de A Coruñaren aurka.

Zale zurigorriek begi onez ikusten duten jokalari maitatua da, eta taldearen historian partidu gehien jokatu
dituen hirugarren jokalaria da, Jose Angel Iribar eta Txetxu Rojoren ondoren.

Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere jokatu du, hamaika partidatan bi gol lortuz.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina