2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

VITORIA-GASTEIZ



Gasteiz (ofizialki Vitoria-Gasteiz) Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. 240.699 biztanle dituelarik, Euskal Herriko hiri jendetsuenetan bigarrenada, eta Euskal Herriko udalerririk luze-zabalenetan bigarrena, 276,81 kilometro koadrorekin. Jendez eta lurraldez Arabako udalerririk handiena da, alde handiz.






1025. urteko Donemiliagako goldea agirian, Gastehiz izena ageri da, hamarrenak ordaintzen zituen Arabako herri bat izendatzeko. Bestalde, hiriaren sorrera foruak, 1181ekoak, honela dio: Placuit mihi libenti animo et sana mente populare vos in praefata villa, cui novum nomen imposui, scilicet Victoria, quae antea vocabatur Gasteiz.


Gasteiz hitzaren jatorria azaltzeko hamaika hipotesi eratu dira denboran zehar. Egun hipotesirik onartuena Alfonso Irigoienek plazaraturikoa da.Horren arabera, Gasteiz Gaste pertsona izenaren deribazio patronimikoa litzateke (Gartzia, Gartzea, Gartze-ren aldaera da Gaste(a) Gasteaskotan -a artikulua itsatsita agertzen da agirietan, Gastea forman. Zehaztu gabeko garai batean, antroponimoa toponimo bihurtu zen,latineko genitibotik datorren eta jabegoa adierazten zuen -i(t)z atzizkiaren bidez.Gastea eta Gartzea (azkena, Gartzia/GarcĂ­a abizenaren jatorria) izen beraren bi aldaera lirateke, bata mendebaldeko euskalkietakoa eta bestea ekialdekoetakoa, bertze/beste, bortz/bost edo ortzegun/ostegun izenetan gertatu den bezalaxe.


Euskal Herriko zenbait herritako euskaran —Arratian eta Debagoienean, kasu— Bitturi esaten zaio.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina