2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Andre Maria Zuriaren jaiak


Andre Maria Zuriaren jaiak Gasteizko jai nagusiak dira, abuztuaren 4tik abuztuaren 9ra ospatuak. 1884an hasi ziren ospatzen.

Arratsaldeko seietan abiatzen dira jaiak, Andre Maria Zuriaren plazan,txupinazoa botatzearekin eta Done Mikel elizaren dorretik Zeledon jaistearekin. Ondoren, Zeledonek plaza oinez zeharkatzen du, eta Done Mikel elizako balkoitik jai zoriontsuak opa dizkie denei. Abuztuaren 5eko goizean, Gasteizko blusek eta neskek lore eskaintza egiten diote Andre Maria Zuriari. Abuztuaren 7an txikien eguna ospatzen da. Zeledon Txikiren jaitsiera egiten da Gasteizko Plaza Berrian, eta ondoren Zeledon Txikik eta Neska Txikik Gasteizko udaletxetik haurrak agurtzen dituzte. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batean Zeledon atzera igotzen da Done Mikel elizaren dorrera, eta hortxe bukatzen dira jaiak.

Zeledonen jaitsiera 1957an egin zuten lehenengoz, eta harrezkero urtero egiten da.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina