2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena


                     Untxia

Oryctolagus cuniculus

Untxia itxuraz animalia guztiz polit eta moñoñoa berau, munduko espezie inbaditzaile garrantzitsuenetako bat da, bere jatorrizko eremutik at izurri kontsideratzen delarik. Gizakiaren esku-hartze traketsaren erruz espezie honek habitat ugariren biziraupena arriskuan jarri du munduko eremu askotan, non, untxiaren erradikazioa bilakatu den kontserbaziorako lehentasuna. Hau gutxi balitz, zenbait gaixotasun, habitat galera eta ehiza direla medio, untxia bere eremu naturalean ikaragarrizko beherakada jasaten ari da azken hamarkadetan.

Bi subespezie deskribatuta badaude ere, euskal lurraldeetan bakarra bizi da,Oryctolagus cuniculus cuniculus, tamainaz handixeagoa eta etxekotutako untxi arraza guztien aitzindaria. Euskarazko izen normalizatuak untxi arrunta edo untxi europarra dira.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina