2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

NIKE



Nike, Inc. zapata, jantzi eta ekipo atletikoren hornitzaile estatubatuarra da, munduko kirol-hornitzaile handiena. IzenaAtena Nike garaipenaren jainkosa greziarrarengandik datorkio.

Enpresak, Nike izenpeaz gain, Nike Golf, Nike Pro, Air Jordan, Team Starter edo Bauer, Cole Haan, Hurley International edo Converse markapean plazaratzen ditu bere produktuak.




Enpresako ikur nagusiak gorantz doan marratxoa eta "Just do it" leloa dira. Nikeren promozio-estrategia konpainiaren arrakastaren gakoa da. Enpresak, ongi diseinatutako produktu garestiak ez ezik, arrakastaren irudia ere saltzen du, bere marketing-estrategia horren inguruan biratzen baita.

Izan ere, produktuak promozionatzeko Nikek atleta ospetsuak eta kirol-talde profesionalak babesten ditu: Brasilgo futbol selekzio nazionala, Lebron James edo Kobe Bryant saskibaloi jokalariak, Lance Armstrong txirrindularia, Roger Federertenis jokalaria, Michael Schumacher pilotua edo Tiger Woods golf jokalaria. Haien bidez, arrakastaren ideia saltzen saiatzen da.



0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina