2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena



Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) ugaztuna den eta hartzaren familiakoa den animalia da. Bere jatorria Txina erdialdean duena. Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientifiko europarra Armand David ezpeletarra izan zen.
Bi azpiezpezie daude:
Ailuropoda melanoleuca melanoleuca : Panda gehienak espezie horretakoak dira. Sichuan eskualdeko alderdi menditsuetan ageri da espezie mota hori.
Ailuropoda melanoleuca qinlingensis : Qinling eta Shaanxi mendietan dago. Sichuaneko hartzetatik bereizten dira euren kolorea ezberdina delako. 
Ezaugarriak:
Leku bakoitzeko pandek itxura ezberdina daukate. Sichuaneko panda ezagunena da eta ile zuri eta beltza dauka. Qinling espeziea, ez hain ugaria, ile arrea du. Belarriak, muturra, begien inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta, aurpegian, sabelean eta bizkarrean ile zuriak.
Euren zangoetan bost atzamar daukate eta seigarren bat erpuru moduan. Euren begiak oso txikiak dira. Beste hartzen begi niniak borobilak dira baina pandenak berriz katuenak bezalakoak dira.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina