2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

ALAVESAREN HISTORIA

                                                                  DEPORTIVO ALAVES

Deportivo Alavés edo Glorioso 1921. urtean sortutako Euskal Herriko futboltaldea da. Gaur egun, Gasteizko futbol talde nagusia da. Espainiako futbol ligako lehen mailan 11 denboraldiz aritu da, eta bigarren mailan 34 guztira.2001ean UEFA Kopako txapeldunordea izan zen; huraxe izan zen taldearen lorpenik handiena.
2009an, ordea, bigarren B mailara jaitsi zen; 2013an, atzera bigarren mailaraigotzea lortu zuen eta 2016an Lehen mailara itzuli da.
Sorrera
Deportivo Alavés futbol taldea, Arabako probintzia mugakideetan zegoen futbol zaletasunari esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko urtarrilaren 21an izenez aldatu zen, Deportivo Alavesdeitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte, Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-ordea izatea da.
Talde "Babazorroak" 1920/21 denboraldian, B seriean egin zuen debuta talde profesional bezala. Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen. Hauek gainera talde honetako lehenengo nazioarteko jokalariak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan jokatu zuten.




0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina