2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

ZELEDON



Abuztuaren 4an, San Migel elizako kanpaien jotzearekin eta tradizio den "txupinazoarekin", hasten dira Vitoria-Gasteizko jai nagusiak, hots, Andre Maria Zuria hiriaren zaindariaren ohorezko jaiak, arratsaldeko 6ak, puntu-puntuan direnean. Zeledon San Migel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazako balkoi batera jaisten denean abiarazten dira jaiak, plaza horretan biltzen den jendetzaren zalapartarekin batera.


Abuztuaren 10eko gauerdiko ordubatean, berriz, Zeledonek agur esaten dio hiriari eta San Migel elizako kanpandorrera igotzen da berriro, suzirien eta bertan daudenen tristura begiraden artean.
Zeledon Arabako baserritarren sinboloa da. Txapela buruan, ohiko brusa soinean, eta beti aterkiak lagunduta, horrela ageri zaigu Zeledon. Historialariek ez daude ados bere jatorriaren gainean.


Zeledonen jaitsiera 1957an hasi zen; gasteiztar talde batek bere hiriko aiei ukitu berezi bat eman nahi zieten, bereizgarriren bat. Jaitsierak parekotasuna ezarri nahi zuen panpinaren eta probintziako herrietatik jaietara zetozen nekazarien artean. Tradizioaren arabera Zalduondon jaio zen, Arabako herri txiki bat non, jaietan, iturriak ardoa ematen duen. Antza, bere benetako izena Juan Celedonio de Anzola omen zen. Beste ikerlari batzuen aburuz, Zeledon armada karlistako brigadierra zen, Andagoian jaioa, eta izenez Celedón Aguiluz.

Zeledon pertsonaia 1957an sortu zutenetik lau pertsona izan dira haren legendari bizia eman diotenak: José Luis Isasi Zeledon izan zen 22 urtez; 1976an Enrique Oribek hartu zion Iñaki Landak 1980tik 2000raino bitartean izan zen Zalduondoko baserritarra; eta, azkenik, Gorka Ortiz de Urbina 2001ean hasi zen Zeledonen paperean.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina