2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Ikaslea bizitzarako prestatzeko materiala Ikastolen Elkartearen eta Ikaselkarren artean Eki proiektu berritzailea sortu dute. ĞEdozein bizitza egoeratan moldatzeko gai izatea lortu behar du ikasleakğ, eta xede horrekin ari dira pedagogoak materiala prestatzen. URTZI URKIZU - DONOSTIA Bertsolariak amaiera pentsatzen du lehenbizi, eta horren arabera eraikitzen ditu gaiari jarritako bertsoak. Ikaselkarrek sortutako Eki proiektuan antzeko formula erabili nahi dute. Azken helburua planteatu dute: ikaslearen irteera profila. Helburu hori gauzatzeko hezkuntza prozesu osoa eraikitzeko gero. Zer ikasle mota prestatu nahi duten definitzen du irteera profilak. Mikele Aldasoro eta Xabier Garagorri irakasle eta pedagogoek ĞEuskal Herrian eta munduan bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunakğ eskuratzen laguntzeko tresnak sortu dituzte, bereziki irakasleen eskuetan jartzeko. DBHko lehen mailarako dira argitaratuko dituzten lehen materialak; datozen urteetan iritsiko dira beste ikasturteetarako prestatutakoak.

0 iruzkina:

Argitaratu iruzkina